es | eus | fr | en | cat
by PIRENAICA ®
foto de cabecera

PIRENAICA BH

10 URTE AMETSAK BIZITZEN

Datorren uztailean PIRENAICAren hamargarren edizioa ospatuko dugu: 10 URTE!

Eta ziur gaude aste ahaztezina biziko duguna berriro.PIRENAICA martxa ziklo-TURISTA da LEHIARIK GABEA; bizikleta-bidaia, Pirinioetan. Mendaterik famatuenak igoko ditugu eta paisaia paregabeak ezagutu ere bai. Ez dago denbora-neurketarik, ez sailkapenik, ez saririk. Elkarrekin atera eta elkarrekin helduko gara guztiok.Nor bere erritmoan igoko bada ere, behin gailurrean, tropela batu egingo da. Goian, jan eta berba egingo dugu, edo berriz jaitsiko gara, atzean geratutakoekin igotzeko. Izan ere, elkarri laguntzeko eta lagun izateko jarrera horri eustea da elkartearen helburu nagusia.







10 urte hauetan, lagun asko eta leku harrigarriak ezagutzeaz gain, une oso bereziak bizitzeko aukera izan dugu. Dudarik gabe, hauxe izan zen une horietako bereziena: gure aitabitxi Miguel Indurainek irabazi zuen lehenengo Frantziako Tourraren 20. urteurrenaren ospakizuna antolatzea. Ohore handia izan zen 20 urte lehenago Miguel lehenengoz horiz jantzi zeneko errepide berberetan pedalei eragitea Miguelen ondoan. Ezbairik gabe, egun ahaztezina izan zen, AMETS BAT.




pirenaica Asociación Pirenaica, G31875479 • García Lorca 10 • 31160 Orkoien (NA) - Spain
www.pirenaica.com • info@pirenaica.com • skype: pirenaica.com
+34 948 32 66 82 • +34 600 64 75 72